Inbasio biologikoak: Bisoi amerikarraren kasua (Mustela vison) 27 de feb. de 2013
Inbasio biologikoak: Bisoi amerikarraren kasua (Mustela vison)
Divulgare.
Animazio honetan erakusten da bisoi amerikarraren inbasioak (Mustela vison) nolako eragin kaltegarriak izan dituen aldez aurretik jatorrizko bisoi europarra (Mustela lutreola) bizi zen lekuetan. Espezie inbaditzailea jatorrizko espezieekin lehiatzen da janaria lortzeko; erasokorragoa da, Europako jatorrizko espezieentzako hilgarriak diren birusak dakartza, eta abar… Horrela, bisoi amerikarrek, beste sistema batzuk kolonizatzen dituztenean, ekosistema horietako biodibertsitatea kaltetu egiten dute. Gainera, izaki exotikoen inbasio horiek eragindako kalteak oso larriak izan daitezke, eta ekosistema hori berreskuratu nahi bada, diru asko erabili behar da. Horregatik, hobe da inbasioak ekiditea.